Sexu-indarkeria gaur egungo gatazka armatuetan erabiltzen den armarik krudel eta suntsitzaileenetako bat da.

Kenyan eta Ugandan errefuxiatuta dauden Kongoko sei emakume beren jatorrizko herrialdean jasan duten indarkeriak eragindako estigma fisiko eta emozionalak gainditzeko borrokan ari dira.

Biziraun dugun emakumeok kontakizun koral bat da, sexu-indarkeriak emakumeen bizitzetan eragiten dituen bizipenak eta ondorioak erakusten dizkiguna. Elkarrekin lotutako sei bizitza-istorio, beren duintasuna defendatzeagatik, beren buruaz jabetzeagatik eta beren bizitzak berreraikitzeagatik bizirik atera diren emakume horien indarra eta erabakitasuna erakusten dutenak.

Sei kontakizun, indarkeria horiek desagerrarazteko neurri sendo eta eraginkorrak hartzera behartzen gaituztenak. Indarkeria horiek, sistematikoki, bizitzen dituzte emakumeek eta neskek gerra-testuinguruetan. Erasotzaileen zigorgabetasunaren aurrean, basakeria gizartean ezartzen delako eta egunerokotasunaren parte bihurtzen delako.

Noiz arte utziko dugu hau gertatzen?

Dokumentala

FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Biziraun dugun emakumeok.

Protagonistak: Jeanine Nyiramenyana, Cecilia Mutimukei, Elyseen Mbuyi Mufuta, Diana Muhindo, Matesera Kwizera, Rafiki Bichacha.

Generoa: Dokumentala

Iraupena: 25 min

Urtea: 2023

Zuzendaritza: Itxaso Díaz

Kamerak: Raúl Fernández de Pinedo eta Itxaso Díaz

Produkzio exekutiboa: Trini Anguita

Produkzioa: Farmamundi

Gidoia eta edizioa: Itxaso Díaz

Droia: Raúl Fernández de Pinedo

Musika originala: Isabel Fernández Riviriego

Soinuaren muntaketa eta nahasketa: Xanti Salvador

Bideoaren postprodukzioa: Alex Argoitia

Grafismoa eta kartelak: Querida Duska,

Emakumeak

Cecilia

“Ezin nien gurasoei gertatutakoa kontatu, nire kulturan tabua baita bortxaketei buruz hitz egitea”.

Elyseen

“Emakumeak umiliatu nahi zituzten seme-alaben aurrean. Hori besterik ez.”

Rafiki

“Errefuxiatu gisa bizi bagara ere, lehen oso bizimodu normala bizi genuen, ereiten eta uzta biltzen, jaten eta bizitza ona izaten”.

Diana

“Sentitzen dudala esan nahi diet. Sentitzen dut gertatu zaiguna, eta haiek ere sendatzea nahi dut”.

Jeanine

“Inork ez luke amore eman behar bizitzan, aurre egin beharreko erronkak gorabehera”

Matesera

“Erronka horietatik eta sortu dituzten oroitzapenetatik igaro arren, bizitzak oraindik jarrai dezake”.

Lorpenak eta borrokak

Nola ari dira emakumeak beren bizitzak berreraikitzen? Zer egin dezakegu nazioarteko komunitate moduan emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko? Eunice Ngwawe Kenyako HESED Africako zuzendari exekutiboarekin hitz egin dugu.

BIZIRAULEEI GUTUNAK

Ikusi duzu dokumentala jada? Partekatu zure iritzia eta utzi mezu bat protagonistentzat.